Haizea

Ken Zazpi

Haizea bezala
Eskuen artetik
Ihes egiten duzu
Ta momentu baten
Galduta bakarrik
Hustuta uzten nauzu

Behar dudanetan
Ezin naiz babestu zure besoetan
Baina badakit hor zaudela
Izkutatuta nire bihotzean

Zure irrifarra gogoan ezin ahaztu ta ezin ikutu
Zergaitik ez zauden nirekin
Ezin dut jasan, ezin dut ulertu

Milaka arrazoi
Korrika hasi ta
Inoiz ez gelditzeko
Itxaropen hitzek
Ez dute balio
Zu berriz sentitzeko

Behar dudanetan
Ezin naiz babestu zure besoetan
Baina badakit hor zaudela
Izkutatuta nire bihotzean