Xorieri mintzo zen

Labeguerie

Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,
oihaneko zuhaitzeri, ta zeruko izarreri;
mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten;
xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

Ez zakien irakurtzen gizonen libututan
bainan ongi bazakien zeruko seinaletan,
zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.
Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,
oihaneko zuhaitzeri, ta zeruko izarreri;
mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten;
xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

Haurrek zuten harrikatzen, zahar gaztek trufatzen;
etxekoek berek ongi laneko baliatzen,
laneko baliatzen eta gosez pagatzen.
Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,
oihaneko zuhaitzeri, ta zeruko izarreri;
mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten;
xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

Hil da xoruuuaaa bakarrik, bakarrik da ehortzi.
Etzen han kristau bat ere, salbu lau hilketari,
salbu lau hilketari ta apeza kantari.

Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,
oihaneko zuhaitzeri, ta zeruko izarreri;
mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten;
xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

Hil hobian eeeezartzean, haizea zen gelditu,
xoriak ziren ixildu, zerua zen goibeldu,
zerua zen goibeldu ta jendea orroitu.