Begitara Begira

Vendetta

Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez
ta hartu lekua ene lagunen artean
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
azalpen ugari zer dizkiguzu ta

Esaiguzu hizkuntz hau ez dela geurea
Herri faltsu bat izan dugula maite
Geure arteko besarkada ta malkoak
Lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaiiii dazu belarrira
Bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
neurea ta neure lagunen herria

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu