Errefuxiatuena

Izaro feat. Mikel Urdangarin

Utzidazu kontatzen ze ederra den itzultzea
Utzidazu kontatzen malko urdinen artean
Utzidazu kontatzen ze ederra den jakitea
Maiteko zaitudala itsasoaren beste aldean

Utzidazu kontatzen izarren artean
Utzidazu laztantzen hiru akorde hauetan
Utzidazu kontatzen ze ederra den zu ikustea
Utzidazu kontatzen

Ze ederra izango den itzulera
Elkarren besoen zabalera
Zure fede guztiei eustea
Zure bi malkoak baretzea

Utzidazu kontatzen behin ume zinela
Amestu zutela itsasoaren beste aldeaz
Hegan egiteko hegoak
Bakean bizitzeko
Ez dute besterik nahi
Gaur gurekin dantzatzeko

Ze ederra izango den itzulera
Elkarren besoen zabalera
Zure fede guztiei eustea
Zure bi malkoak baretzea

Ze ederra izango den itzulera
Elkarren besoen zabalera
Zure fede guztiei eustea
Zure bi malkoak baretzea