Izarren Hautsa

Ken Zazpi

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
Hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera,
Atsedenik hartu gabe: Lana eginaz goaz aurrera,
Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
Jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu,
Lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: Ezagutuz aldatzea
Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea

Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz
Bertatikan irautea: Ezaren gudaz baietza sortuz
Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea

Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona
Bere premiak bete nahian beti bizi da gizona
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
Saia gaitezen ikusten: Amets eroak baztertuz bertan
Sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen

Gizonen lana jakintza dugu: Ezagutuz aldatzea
Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
Ibiltzen joanen direnak: Gertakizunen indar ta argiz
Gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak