Martxa Baten Lehen Notak

Mikel Laboa

Eguzkiak urtzen du goian
Gailurretako elurra
Uharka da jausten ibarrera
Geldigaitza den oldarra
Gure baitan datza eguzkia
Iluna eta izotza
Urratu dezakeen argia
Urtuko duen bihotza
Bihotza bezain bero zabalik
Besoak eta eskuak
Gorririk ikus dezagun egia
Argiz beterik burua

Batek gose diraueno
Ez gara gu asetuko
Bat inon loturik deino
Ez gara libre izango

Bakoitzak urraturik berea
Denon artean geurea
Etengabe gabiltz zabaltzen
Gizatasunari bidea
Inor ez inor menpekorikan
Nor bere buruan jabe
Herri guztiok bat eginikan
Ez gabiltz gerorik gabe