Unknown
Arrosako zolan, kantu zirimolan
Nahiz eta telebixtan ez gaituzten modan
Euskararen garra, lokarri azkarra,
Gau ilun honetako gure artizarra
Zazpiehun langile, sutsu ta ekilez
Oraina ta geroa ez ditaizke berez
Kontzertu honen bidez, musika eztiez
Euskal izen ta izana betikotz bat bitez
Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
Gustua galtzea ere zein dugun errexa!
Kendu nahi digute bihotz ta bertute,
Izaki klonikoak egin nahi gaituzte.
Jo dezagun, bada, goraki aldaba
Multinazional hoien herria ez gara
Bretoi ta korsikar, kanak, okzitandar
Nor bedera izaiteko har dezagun indar
Munduko herrien ta irrati libreen
Bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
Uhainen ildoan, asmoak geroan,
Elkarren ezagutza daukagu gogoan.
Munduko erronkak, herrien borrokak
Bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak
Dantza ta irria, kantuz ilargia,
Gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.